Iturrigorriko su-egurra salgai ipiniko du Udalak

Mireia Bikuña 2012ko api. 2a, 17:47

Zuhaitz motz berriak sortzeko pagadian egingo den kimaketetatik ateratako su-egurra erosi gura dutenek hilaren 3tik 17ra arte egin beharko du eskaera udal bulegoetan. Su-egurra 20-60 zentimetro arteko diametroa duten bost metro inguruko enborretan emango dute. 13-15 tonako kamioikadak salduko dituzte, bakoitza, 550 eurotan. Esleipena zozketa bidez erabakiko da.

Tradizioaz  gure basoetan izan diren pago motza mantentze aldera Iturrigorriko padagian LIFE biodibertsitatea programa gauzatzen dihardute. Hori horrela, aurten ere, 40-70 urte arteko pagoei adarrk moztuko dizkiete, eta hortik sortzen den egurra sutarako salduko dute. Guztira, 25 bat kamioikada ateratzea aurreikusten dute.

Su egurraren garraio eta zamatze lanak Udalaren kontura izango dira. Kamioia eskatzaileak aldez aurretik esandako tokian hustuko da: lekua Oñatin egon behar da, kamioia bertaraino iristea ahalbideratu beharko da eta ezingo da egurra eremu publikoan utzi.

Baserri edo etxebizitza bakoitzeko eskatzaile bat onartuko dute zozketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak