Lehen bi laurdenetan bizkaitarrak izan ziren nagusi. Zornotzak EBAn jarraitzeko txartela eskutan zuen, eta lasaiago jokatu zuen lehen zatian. Bederatzi puntuko abantailarekin heldu zen atsedenera: 40-49. Baina, bigarren zatian, etxekoek erasoko portzentajea hobetu zuten eta markagailuan aurretik ipini ziren.
Luzapena
Azken minutuetan berdintasuna izan zen nagusi, eta arauzko 40 minutuak berdinketarekin bukatu ondoren (84-84), bost minutuko luzapena jokatu zen. Tarte hartan Zornotzok jokatu zuen hobeto eta lau puntuko aldea izan zuen une askotan (89-92, 91-94 eta 94-98), baina oñatiarrek kasta dutela erakutsiz, puntu batera ipini ziren (97-98), lehia bukatzeko bederatzi segundu geratzen zirenean. Ez zuten puntu gehiago sartu.