Caja Ruraleko ziklistak herriko ikasleekin

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 30a

Caja Rural taldekoak bisitan egon dira Oñatin. Itzuliko erlojupekoak ikustera etorri dira, eta solasaldia egin dute herriko ikasleekin. Laugarren eta bosgarren mailetako neska-mutikoek Caja Ruralen autobusa ezagutu dute barrutik, eta posterrak eta kamisetak jaso dituzte opari.

Hernani Broko, Garikitz Bravo, André Cardoso, Aitor Galdos eta Marcos Gartzia egon dira ikastetxetako neska-mutikoekin. Solasaldia egin dute eurekin eta sinadurak banatu dituzte umeen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak