Bukatu berri den La Panneko Hiru Egunak proban, gorputzaldi onean dagoela erakutsi du oñatiarrak. Bederatzigarrena izan da sailkapen orokorrean, Sylvain Chavanel irabazlearengandik 51 segundora (Omega Pharma-Quickstep). Hortaz, Irizarrendako urteko proba garrantzitsuenak izango direnen atarian (Flandesko Tourra, Paris-Roubaix...), Fabian Cancellara taldeko liderrarendako dena emateko gertu dago; izan ere, suitzarra faborito nagusia da, Boonen belgikarrarekin batera (Omega Pharma-Quickstep). Lehenengoa, domekan, apirilaren 1ean, Flandesen. (Argazkia: sportimagen.com)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.