EBAri baino aro bati esango dio Natra-Oñatik bihar agur

Xabier Urtzelai 2012ko martxoaren 30a

Ipuin guztiek izaten dute, lehenago edo geroago, agur bat. Hala, Oñatiko saskibaloi taldearen agurra ez –ezta gutxiago ere– baina biharko partidua bai izango da azken urte hauetan bizitakoaren agurra, saskibaloi aro baten amaiera.

"Duela lau urte batu ginenean urtebetez jokatzen jarraitzeko asmoa zuen taldearen %80k, eta ikusi noraino iritsi garen", adierazi du azken denboraldia gogorra egin zaiola onartzen duen Xabi Igartuak. Hori du geroago eta gorago jokatzeak, exijentzia maila handitu egiten dela, urtea gogorrago bilakatzen dela, buruhauste gehiago...  

Diogun moduan, saskibaloi aro hau jaitsiera batekin amaituko dute: "EBAn lehiatzeko gauza garela erakutsi dugu, baina ez partiduak irabazteko. Balorazioak egiteko ordua iritsiko da, lau urteen balorazioa oso ona izan da, azken urte honek penaz utzi gaitu, baina kantxa barruan nahi genuena lortu ez dugun arren herrian saskibaloi giro polita sortu dugula uste dut, zaleek zelan erantzun duten, gazteak saskibaloira gerturatu direla ikusi...

Zornotzaren kontra 

Zornotza izango da EBA mailan Zubikoa bisitatuko duen azken taldea: "Talde horrek dagoeneko eutsi dio kategoriari, eta egia da han erraz irabazi zigutela, baina lehiatzera irtengo gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak