ZeaMaysen kontzertua gaur Oñatiko gaztetxean

Miryam Galilea 2012ko martxoaren 30a

Gaur gaueko 23:00etan Zea Mays taldea ikusteko aukera izango dugu Oñatiko Gaztelekuan. Bilboko taldea "ERA" azken diska zuzenean aurkeztera dator.

Otsailako Kukutzaren aldeko astean egitekoa zen kontzertua  baino azkenean hilabete beranduago izango da, hala ere, indartsua eta emozioz beterikoa eskaintzeko asmoz datoz.

Euskal Herriko ia areto eta eskenatoki guztietatik pasa eta gero Oñatiko Gaztelekuan izango dira oraingoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude 6 euroen truke Oñatiko Boga, Aker eta Xagu tabernatan. Ateak kontzertua hasi baino orduerdi lehenago zabalduko dira, 22:30tan.

Diskografia

Sei diska argitaratu dituzte orain arte: “Zea mays” 1998, “Elektrizitatea” 2000, “Harrobian” 2002, “Sortuz, grabitatearen aurka” 2005, “Morphina” 2007 eta “Era” 2010. Azken hau, taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa, zuzenagoa eta positiboagoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak