Gaztelekua ia beteta, Zea Maysekin

Ander Monedero 2012ko apirilaren 1a

Jakina da azken urteetan Zea Mays talde bilbotarraren jarraitzaileak gero eta gehiago direla, eta hori argi geratu zen egubakoitz gauean Oñatiko gaztelekuan. Nahiz eta gaztelekua ez bete, 350 pertsona baino gehiago izan ziren kontzertuan.

Gaueko 23:30ak aldera igo ziren Zea Maysekoak oholtza gainera eta ordurako, adin eta era guztietako jendea talde bilbotarraren zain zegoen. Aiorak, taldeko abeslariak, 'gabon Zea Mays' esanda hasi zen kontzertua. Emanaldiaren hasieran, talde bilbotarrak Morphina eta Era diskoen abesti batzuk jo zituzten, hori bai, azken diskoak dituen hiru abesti arrakastatsuenak bukaerarako utzi zituzten.

Azken diskoari errepasoa egin ostean, 1998. urtean, beraien lehenengo lanean kaleratutako Itsasoa kantua jo zuten. Abesti horrekin, publikoa, eta batez ere taldea hasieratik jarraitu duten zaleak, berotzen hasi zen.

Lehenengo lerroetan zeuden ikusleei aurpegian irribarreak ikusten zitzaizkien eta taldeak hori ikusi ostean, gero eta gusturago jotzen ari zirela nabaritu zitzaien. Abesti horren ostean, Errekalde auzoko taldeak, beraien disko zaharretako abestiak jotzen jarraitu zuten. Publikoa beroen zegoen momentuan, emanaldia bukatutzat jo  eta zalea gehiagoren zain geratu ziren. Taldeak atsedenaldi txiki bat egin zuen. Ikusleek bazekiten taldearen abesti ezagunenak falta zirela, eta aretoa hustu beharrean, 'Beste bat!' oihukatzen hasi eta taldea berriz irtengo zain geratu ziren.

Atsedenaldi horren ostean, Zea Mayseko kideak indarberrituta irten ziren gaztelekuko oholtza gainera. Bukaerako set horretan lau abesti jo zituzten. Momentu horretaraino gorde zuten taldea hain ezagun egin duen Negua joan da ta abestia. Ikusleak abesti horren zain zeuden eta lehenengo doinuekin batera, ikusleak, mugitzen eta abesten hasi ziren -baten batzuk saltoka ere hasi hasi ziren-.Taldeak publikoaren berotasuna ikusita, Era diskoaren beste bi abesti jo zituzten: Ihes eta Kukutsa III. Kontzertua bukatzerakoan, ikusleak pozik irten ziren gaztelekutik, bilbotarrek beraien jarraitzaileak pozik utzi baitzituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak