Elkarretaratzea, Bateragune auzia dela eta

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 28a

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Idoia Zabaleta "berehala eta baldintzarik gabe" aske uzteko bilduko dira, gaur, eguaztena, 18:30ean plazan.

Auzitegi Gorenak gaur aztertuko du Auzitegi Nazionalak iazko irailean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi jarritako hamarna urteko espetxe zigorra,  eta zortzinakoa Arkaitz Rodriguezi, Sonia Jacintori eta Idoia Zabaletari. Ezker abertzalea bide demokratiko eta baketsuen alde egitera  eraman zuen barne eztabaida ETAren aginduz sustatzea leporatu zien Auzitegi Nazionalak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak