Oñatiko musika eskolakoak, Europako jaialdian

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 28a

Euskal Herriko Musika Eskolen elkartearen eskutik, Jose de Azpiazu Musika Eskolako triki-pandero eta akordeoi taldeetako 19 kidek parte hartuko dute XI. gazte europarren jaialdian: maiatzaren 17tik 20ra, Italian.

Bestaldea, bidaiarako dirua batzeko, Obauneke taldeak emanaldia egingo du hilaren 31n, 19:00etatik 21:30era eta 23:00etatik 01:00etara arte Atzeko kalean. Musika eskolakoek txosna ipiniko dute, eta batutako dirua Italiako bidaia ordaintzeko erabiliko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak