Alemaniako ikasleak, Elkar Hezikoekin

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 27a

Astebete egingo dute Ditzingen herriko 23 ikasle eta  bi irakasleek Oñatin.  Elkar Hezi ikastetxearekin duten elkartrukeari esker, ikastetxeko jardueratan eta eskolaz kanpokoetan parte hartuko dute. Aste bukaeran, adibidez, Urbian egon ziren. Oñatiko ikasleak maiatzean joango dira Alemaniara.

 

Alemaniatik datozen ikasleek ingelesezko eta gaztelerako eguneroko klaseetara joango dira eta beste hainbat ikasgaietan edota ekintzetan ere parte hartuko dute, besteak beste, gorputz heziketa, gastronomia, artea... Ikasgai guztietan egunerokotasuna jasoko dute.

Urte askoko lana

Badira urte batzuk Elkar Hezi ikastetxekoak Europako beste ikastetxe batzuekin harremanetan ipini zirela. Hainbat urtetan lan egin ondoren, "haziak eman ditu fruituak", Alemaniako Ditzingen herriko ikasleekin egingo dute elkartrukearekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak