Biharko, hilak 31, deitu dute bakearen aldeko martxa Arantzazura. Asteon Donostian aurkeztu duten martxaren leloa Zorionekoak bakegileak izango da eta Munilla goitzainak aurkezpenean aurreratu zuenez, "bakea izango da berriz martxaren ardatza, duela 15 urte, lehenengoz egin zenean bezala".
Otoitzaldia basilika barruan
09:30ean abiatuko da Oñatitik –08:30ean itxiko dute bidea ibilgailuendako– eta 11:40 aldera iritsiko da Arantzazura. Iñaki Beristain Arantzazuko frantziskotarrak azaldu duenez, bidean isiluneak gordeko dituzte, otoitz egingo dutea eta abestu ere bai. Gainera, aurten, Jon Enbeitaren bertsoak entzun ahal izango dira.
Otoitzaldia 12:00etan hasiko da Arantzazun, eta berrikuntza gisa, basilika barruan egingo da. Bukatu eta gero, eliztiarrek eskatuta, 20 minutuko atsedenaldia egongo da norberak nahi duenerako. Martxa 12:45ean abiatuko da beherantz.
Gazteak Urbiako kanpan gotzainarekin
Pastoraltza gazteko kideei dagokienez, Urbiako kanpan bazkalduko dute gotzainak egingo duen meza entzun eta gero. Bazkaldu ondoren, eztabaida-saioa egingo dute gotzainarekin.