Txapelketa Aste santuko oporraldiaren ostean hasi, apirilaren 16an, hain justu ere, eta ekain amaierara arte luzatuko da. Partidu gehienak asteburuetan jokatuko dituzte, nahiz eta partiduak atzeratu daitezkeen, eta horiek astean zehar jokatu.
Bestalde, aurtengo txapelketan emakumezkoek ere parte hartu ahal izango dute.
Izena emateko epea zabalik da.
Informazio gehiago behar izanez gero, Oñatiko kiroldegian, 943 71 63 75 telefonoan, www.oinati.net atarian edota helbide elektroniko honetan: zubikoa@oinati.net.
Izen ematea zabalik dago, apirilaren 3ra bitartean. Prezioak: 12 euro Oñatiko Kirol zerbitzuko zein Debagoieneko kirol abonuaren jabedunendako, eta 18 euro, gainerako guztiendako.
Konpetizio sistema: hasieran, ligaska eta, ostean, onenekin, kanporaketak.