Ganbara Gazte, barikuan
Orain bi urte hasitako Musika erlijiosoa begiratzeko beste modu bat ekimenaren baitan prestatutako kontzertua da hau. Ekimen honen helburu nagusietako bat musikagile garaikideek konposatutako pieza erlijioso bereziak aurkeztea da. Horrela, pasa den bi urteetan Ganbara Gazte taldekoek rock eta jazz kutsuko pieza erlijiosoak eta euskal folkloreko instrumentuekin osatutako abestiak eskaini zituzten. Aurtengoan (3. edizioa), organoaz lagunduta eskainiko dute emanaldia barikuan, martxoaren 30ean, 19:30ean Arantzazuko basilikan.
Ganbara Txiki, Txikitxoak eta tailerretakoak, zapatuan
Hurrengo egunean, martxoaren 31n, zapatua, gainontzeko talde guztien txanda izango da. Ganbara Txiki, Ganbara Txikitxoak eta tailerretako taldeek azken hilabeteetan landutako abesti eta dantza guztiak aurkeztuko dituzte jendaurrean. Tailerretako hiru taldeak izango dira kontzertuari hasiera emango diotenak Fit for fun (Ondo pasatzeko prest!) musikala antzeztuz. Kkirola egitea eta osasuntsu jatea zein garrantzitsua den gogoraraziko dute. Ondoren, Ganbara Txikiren txanda izango da. Pazko astean Valentzian aurkeztuko dituzten abestiak eskainiko dituzt. Jarraian, Ganbara Txikitxoak taldeak abestuko du eta kontzertua amaitzeko talde guztiek elkarrekin abestuko dute. Kontzertua 19:00etan izango da Santa Ana antzokian. Kontzerturako sarrerak, Santa Anan bertan eskuratu ahal izango dira, astelehenetik eguaztenera 18:00etatik 20:00etara eta barikuan 17:00etatik 19:00etara.