Kontzertuaren formatua aldatu egin zen triki-pandero taldea taularatu zenean: kantu herrikoiak jo zituen, biolinaren eta txirularen konpainian.
Bihar, astelehena, udaberriko kontzertua eskainiko dute, 18:30ean, Santa Anan, baina gonbidapena behar da saio horretarako.
Udaberriko emankizunaren bezperetan emanaldi irekia egiten duten lehen aldia izan da aurtengoa eta antolatzaileak oso pozik daude izan duen arrakastarekin.