Izerdi patsetan baina geratu barik spinningean 140 lagun

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 24a

Oñatiko kiroldegia spinning zaleen topalekua izan da gaur arratsaldean. Musika topera, monitoreak uneoro animatzen eta lagun arteko giroa nagusi zela nekea eta beroa uxatu eta gustura baino gusturago eragin diete hankei elkartutako 140 lagunek.

II. spinning topaketa egin dute Zubikoa kiroldegian gaur, zapatua. Iazko ekitaldiak arrakasta izan zuela baina aurtengoak handiagoa izan du; hala, hainbat laguni ezezkoa eman behar izan diete antolatzaileek bizikletarik ez zutelako. Oñatikoekin batera inguruko herrietakoak elkartu dira tartean arrasatearrak eta bergararrak, baina Donostiatik eta Madriletik etorrikoak ere egon dira. 

40 minutuko lau saio egin dituzte 10 minutuko atseden tarteekin; orduan fruta jan eta ura eta edari freskagarriak hartzeko aukera izan dute. Bero egin du gaur, kiroldegi barruan handia gainera, baina inolako ezusteko barik bukatu dute guztiek ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak