Zer egiten du argazkilari madrildar batek Oñatin?
Ilunpetan taldeko kide Itziar Bastarrika ezagutzen dut, eta hark gonbidatuta etorri naiz.
Dena den, oso ondo ezagutzen dut Euskal Herria. Erretratuak egiteko leku zoragarria da. Urtean laupabost alditan etortzen naiz Gipuzkoara.
Zer ikusiko dute ikusleek erakusketan?
Formatu handiko 13 erretratu dira. Aire librean eta aurpegia estalita lan egiten duten langileak topatuko dituzte. Kutsadura mailan handiak eta estetikarekiko duten zainketak bultzatuta erabiltzen dituzte maskarak, mendebaldeko herrialdeetan, klandestinitatearekin lotzen dugun irudia eskainiz.
Zergatik Invisibles izena?
Thailandia bisitatzen duten atzerritarren begietara ikusezinak diren pertsonen erretratu sorta delako.
Eta, zergatik Thailandian?
Une hartan han nengoelako. Argazki asko egin nituen, eta ez zitzaidan bat bera gustatzen. Thailandiarekin zerikusi gutxi zuten erretratuak zirela usten nuen. Atzerritarrek Thailandiarekiko duten begiradarako erretratu aproposak ziren, baina ez hango bizitzaren eta bizilagunen erretratuak izateko. Hara egindako bidaian asko jaso nuen, eta erakusketa honekin, jasotakoa erakutsi gura izan dut. Erretratu guztiak Bangkoken egin nituen. Hiri polita da, oso jendetsua. Denetarik dauka.
Oñatira 12 ekarri dituzu, baina asko egin zenituela esan diguzu. Nola egiten zenuen aukeraketa?
Erretratuetan agertzeko euren burua aurkeztu zuten pertsonak aukeratu ditut.
Eurei galdetzen nien presta egongo ziren erretratuan irteteko. Batzuek baiezkoa eman zidaten. Kontuan hartu behar da Thailandiako langileak taldeka mugitzen direla, talde handietan. Talde osoari argazkia egitea oso zaila da. Horregatik agertzen da erretratu bakoitzean pertsona bakarra.
Argazkilari profesionala zara?
Ez, ez naiz argazkilari profesionala. Nire ametsa horixe litzateke, baina, oraingoz, aldikako lanak besterik ez ditut egiten. Diseinu Grafikoa egiten duen enpresa batendako lanak egiten ditut, baina nire lanbidea mezularitza da. Bizikletan dabilen mezularia naiz.
Madril erdian bizi zara. Aldaketa handia Madril eta Oñatiren artean.
Izugarria. Miranda de Ebro aldera iristen naizenean, beste mundu baten sartzen naizela dirudi. Aldaketa bortitza da, ikaragarria.
Apirilaren 4ra arte ikus daiteke zure erakusketa. Ze emaitza espero duzu?
Inaugurazio egunean pertsona asko egon ziren. Egia esan, esan ez daukat helburu zehatzik.
Badakit, areto honetan maila askotariko argazkilarien erakusketak egon direla: profesionalak, amateurrak, argazki elkarteetakoak... Kanpotarra izanda, arduratuta nago, baina ere berean, oso pozik. Espero dut gustuko erakusketa izatea.