Uztaileko udalekuetan 4 eta 10 urte arteko neska-mutikoak onartuko dituzte: txikienak 2008an jaiotakoak eta nagusienak 2002koak.
Zaintza zerbitzua Iaz egindako moduan, familia eta lana uztartzeko helburuarekin, zaintza zerbitzua eskainiko dute udalekuetako koordinatzaileek. 07:30etik 10:00etara arte udaleku irekietan parte hartuko duten haurrek dute zaintza zerbitzua erabiltzeko aukera. Zaintza zerbitzua udalekuekin koordinatuta egongo da. Planifikazio berbera izango dute, biek ala biek. Zerbitzu horretaz baliatu gura dutenek, udalekuetako izen-emate orriarekin batera entregatu beharko dute zaintza zerbitzuko izen-emate txartela, hilaren 26tik apirilaren 4ra arte. Ondoren, zaintza zerbitzua kudeatuko duen AHK-ko kideak jarriko dira gurasoekin hartu-emanetan ordainketa epea zehazteko.