Gor-mutuendako itzulpen zerbitzua atez atekoaren gaineko azken bileran

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 22a

Bihar, egubakoitza, egingo dute Atez ate, auzoz auzo kanpaina azken batzarra: 19:00etan kultura etxean. Landa-eremukoendako deialdia egin dute, baina era berean, gor-mutuendako itzulpen zerbitzua egongo da. Donostiako bi pertsonak egin dituzte itzulpen lanak.

Batzar horrekin bukatuko dute kanpaina, baina oraindik egubakoitzetan, udal gobernuko kideekin batzeko aukera dute herritarrek. 15:00etatik 19:00etara arte zalantzak argitzeko daude. Aldez aurretik hartu behar da ordua: 943 78 04 11 telefonoan edo partehartzea@oinati.net helbidean.

Informazio puntuak

Martitzenean kultura etxean egindako batzarrean aurreratu zuten, informazio puntuak ekainean ipiniko dituztela, bat Olakua-San Lorentzo inguruan, eta besteak herri gunean. Gainera esan zuten, urrian abiaraziko dituztela parte-hartze prozesuak. Horietan, zabor bilketa egutegia, ordutegia eta zintzilikarioak non ipini adostuko dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak