Ate irekien jardunaldia zapatuan Enpresagintzan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko martxoaren 22a

11:00etan hasiko da eta fakultateak eskainitako titulazioak zehatz-mehatz ezagutaraztearekin batera, bisitariek izan ditzaketen zalantzak ere argituko dituzte.

Mondragon Unibertsitateak ate irekien jardunaldia antolatu du zapaturako Oñatiko Enpresagintza fakultatean. Bi ordu inguru iraungo ditu eta fakultateak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak zehatz-mehatz aurkeztuko ditu.

Ate Irekien Jardunaldiak Mondragon Unibertsitatea bertatik bertara ezagutu nahi duten etorkizuneko unibertsitarioei zein guraso, irakasle eta bideratzaileei zuzenduta daude eta eskaintza akademikoa ezagutzera ematearekin batera, bisitariek izan ditzaketen zalantzak ere argituko dituzte.

Argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen web-orrira jo daiteke, www.mondragon.edu/prest edo 902 11 04 36 zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak