Hori horrela, hainbat ekintza egingo dituzte bihar, zapatua. 10:30ean harrera egingo diete ekintzatan parte hartuko duten gazteei, eta 10:45ean egunerako dituzten helburuen aurkezpena egingo dute. 11:00etan Ingu berba?, hausnarketarako gunea zabalduko dute. Parte-hartzaileak talde txikitan banatuko dituzte. Bideoak, galderak, esaldiak eta bestelako materiala erabiliz talde bakoitzak bere ideiak paper batean idatziko ditu. Antolatzaileek ekarpen guztiak jaso eta 14:00etako bazkariaren ondoren, kafe tertulian, ondorioak eta etorkizunerako proposamenak landuko dituzte; besteak beste, Euskal Herria, emakumearen egoera, ingurumena, lan mundua eta etxebizitza landuko dituzte. Solasaldia bukatzen dutenean triki-poteoa eta Oñatiko musika taldeen kontzertua izango dute.