140 parte-hartzaile II. areto-bizikleta maratoian

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 21a

Hilaren 24an egingo dute Zubikoa kiroldegian. 16:00etatik 19:00etara arte egingo dute. 40 minutuko lau saio egingo dituzte, eta  saiotik saiora bost minutuko atseden tarteak egingo dituzte. Bukaeran, luzaketak egin eta opariak banatuko dituzte.

Zortzi irakaslek parte hartuko dute maratoian, eta binaka egingo dituzte saioak: lehena Xabier Azkarate eta Ander Agirianok; bigarrena, Oskar Azkarate eta Elena Maestre; hirugarrena, Asier Agirre eta Andoni Kintanak; eta laugarrena, Leire Altube oñatiarrak eta Asier Arregik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak