Musika eskolakoen udaberriko kontzertua

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 21a

Hilaren 22an eta 26an egingo dituzte emanaldiak Santa Anan, 18:30ean. Guztira, 150 ikaslek parte hartuko dute. Emanaldietara joateko gonbidapenak jaso behar dira musika eskolan.

Bestalde, hilaren 24an, emanaldi berezia egingo dute, 19:00etan, Santa Ana antzokian. Emanaldian musika eskolako bi taldek parte hartuko dute: haize eta triki-pandero taldeek. Haize taldeak hiru pelikuletako soinu bandak (Jurasic Park, Piratas del Caribe, eta James Bond) eta Cold Playren Viva la vida joko ditu. Moldaketak Bixente Ibarrondok egin ditu eta Lorea Gomez izango da zuzendaria.

Ondoren, triki-pandero taldeak hartuko du lekukoa. Jaione Intxaustiren zuzendaritzapean Irlanda (Kepa Junkera), Arrozako zolan (Aire ahizpak), Krabelinak, Albiztur, eta Pagotxueta (herrikoiak), eta Gontzal Mendibil eta Xabier Solanoren kantu bana joko dit

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak