Lapurretan egin dute Oñatiko San Lorentzo auzoko 20 garajetan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 21a

Oñatin lapurretan egin dute beste behin. Oraingoan, San Lorentzo auzoko 20 garajetan sartu dira lapurrak. Bart gauean izan dira lapurretok. Ertzaintzak eta Oñatiko Udaltzainek baieztatu dute 20 garajetako sarrailak indarrez puskatu dituztela, baina horietako 3 garajetan ostu dutela bakarrik.

 

Bestalde, San Lorentzo okindegian burua estalita zeraman pertsona bat saiatu zen barrura sartzen atzo, baina ez zen sartu jendea zegoelako. Okindegiko saltzaileak, arduratuta, Ertzainei deitu zien abisu emateko.

Azken hilabeteotan lapurreta kasuak ugaldu egin dira Oñatin eta horrek kezka sortu du herritarren artean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak