Ohiko bertso saio formatuari itzuli bat emateko intentzioz oholtza gainean, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ainhoa Agirreazaldegi eta Alaia Martin, harituko dira, 22:30ean hasita Santa Ana Antzokian, egubakoitzean. Sarrera bost eurokoa da eta salgai dituzue Oñati tabernan.
Bertsolaritza, luzaroan, eremu maskulinoan oinarritutako kultura jarduera izan da; baina, duela 30 urte emakumezkoak plazetan kantatzen hasi ziren euren bertsogintza eraikitzeko bidea eginez. Emakumeek publikoari komunikatzen eta transmititzen diotena landu gabe dagoen esparrua da oraindik. "Saio eta gai aldetik ez da ezberdina izango; baina, emakumeek euren ukitua emango diote saioa femeninoagoa izango delako eta publikoaren erreakzioa ere ezberdina izango delako", azaldu digu Egoitz Aizpuru gai-jartzaileak. Egungo doinu modernoak egokituko dituzte eta piano baten laguntzarekin plazaratu; kasualitatea ez den bertso saio femeninoak bestelako bertsolaritzari bide egingo dio barikuan, hilaren 23an.