Maskarak erabiltzen dituzten thailandiarren erretratuak

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 20a

Jorge Gil madrildarrak Invisibles delako erakusketa zabaldu du Oñatin. Apirilaren 4ra arte egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara arte. Thailandian egindako, formatu handiko 13 erretratu ipini ditu. "Ingurune hori bisitatzen duten atzerritarren begietara ikustezinak diren pertsonen erretratu sorta da", esan zuen inaugurazio ekitaldian.

Bangokeko kaletan egindako erretratuak dira, eta guztietan kutsadura tarteko, maskarekin lan egiten duten pertsonen begirada ikus daiteke. "Lehen sektoreko langileek jasaten duten ahaztura eta gutxieste publikoari egiten diot erreferentzia", esan zuen egileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak