San Martingo etxeen zozketako hautagaien zerrenda ikusgai

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 20a

Apirilaren 4ra arte dago ikusgai udaletxeko iragarki taulan, Santa Anako beiratean eta www.oinati.net atarian. Tarte horretan alegazioak aurkez daitezke. Era berean, bi logelako etxeen kuporako izena eman daiteke, udal bulegoetan. Guztira, San Martin auzoko 6, 7 eta 8 zenbakietako 39 etxebizitza zozketatuko dituzte.

Alegazioak eta bi logelako etxeen kupo osatzeko epea bukatu ondoren, behin-betiko zerrenda egingo dute, eta zozketarako eguna zehaztuko dute. "Dana ondo bidean badoa, Aste Santu ondoren egingo dugu zozketa", esan digute udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak