Artelan askotarikoen egile, figuratiboaren eta abstraktuaren artean aritu zen. Bereziki ezaguna izan zen egin zituen beirate ederrengatik. Horien artean, Arantzazuko santutegikoengatik nabarmendu zen. Hain justu ere, iaz omenaldia egin zioten Arantzazun eta Kutxak erakusketa antologikoa eskaini zion.
Beirateez gain, hainbat mural handiren egile izan zen Alvarez Eulate. Horien artean daude Loiolako Jesusen Bihotzarena, Iruñeko San Frantzisko Asiskoaren parrokiakoa edota Bergarako Madalena ermitakoa.
Alvarez Eulatek 1950ean jaso zuen Arantzazuko santutegiko beirateak egiteko enkargua. Proiektu hartan parte hartu zuten Saez de Oiza arkitektoak eta Txillida, Basterretxea edota Oteiza bezalako artistek, beste batzuen artean.