Togo herrian dagoen Saint Paul ikastetxean barnetegi bat dago. Ikasleen herritik eskolara kilometro asko daude. "Aste osoa barnetegian egiten dute, bestela ez lukete aukerarik izango eskolara joateko. Hango lursailak erabiltzen dituzte hainbat produktu landatzeko, baina iaz ez zuten elikagairik jaso. Egoera larrian daude, eta gure laguntza behar dute", esan digute.
Mali Elkartasuna
Oñatiko Pastoral Barrutiko Misio Taldearen helburuetako bat euskal misiolariek aurkeztutako proiektuei laguntza ematea da. Orain arte, Benin, Paraguay, Dominikar Errepublika, Haiti eta Argentinako proiektuekin egindako moduan, oraingo honetan, Maliko proiektuan buru-belarri dihardute. Aurrekontua 31.000 eurokoa da, eta misio taldearen asmoa da 25.000 euro lortzea.
Saint Paul eskolaren proiektuan lanean dihardu Joxan Larrañaga parrokoa, Saint Paul ikastetxeko zuzendari Herve Tiernourekin batera.
Larrañagak beste lagun batekin Mali Elkartasuna taldea sortu zuen: www.malielkartasuna.com. Hainbat proiektu dituzte Malin. Oñatiko parrokoa urtarrilean egon zen han: Saint Paul ikastetxea, Caritasen eraikuntza izango dena eta Maisutzakoen barnetegiko proiektuak ikusten.