Txantxiku taldearen partetik, berriz, 11 lagunek jardun zuten: Rafa Ugarte, Jon Telleria, Iñaki Legaristi, Enaitz Ugarte, Xanti Ugarte, Iñaki Odriozola, Oihana Marzan, Martin Letamendi, Ander Letamendi, Kepa Urzelai eta Gorka Bikuñak.
Arku motaren arabera, bost kategoria bereiztu zituzten eta oñatiarren partetik Jon Telleria arrasatearrak eta Enaitz Ugarte gazteak jardun zuten ondoen.
Larrabean, apirilaren 14an
Hurrengo jardunaldia Larrabean izango da, apirilaren 14an. Hurrengo domekan, berriz, Liga Norteko proba izango da Ordizian.