Herri onurako basoen inguruko hausnarketa martxan

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 20a

Atzo, astelehena, hasi zuten Basogintza Herrijorran egitasmoa. 40 bat herritar elkartu ziren udal ordezkariekin eta taldeka egin zuten lan. Herri onurako basoen mehatxuak, ahulguneak, indarguneak eta aukerak aztertu zituzten. Hurrengo batzarra hilaren 26an egingo dute. Foru Aldundiko bi ordezkari egongo dira batzarrean.

Mikel Biain alkateak, eta Oier Irizar eta Leire Egaña zinegotziek egin zieten harrera herritarrei. Asko auzo-alkateak ziren, eta gainerakoak herri onurako basoekin interesa dutenak. 

Azken batzarra apirilaren 2an egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak