Ganbara abesbatzak 'A cappella' lehiaketa irabazi du

Mirian Biteri 2012ko martxoaren 18a

Sariz beteta datoz Oñatiko Ganbara abesbatzakoak Berriobeitin (Nafarroa) egin den 'A Cappella' lehiaketatik. Sari gehien irabazi dituen taldea izan da, eta hortaz, lehiaketako irabazleak dira.

 

Polifonia modalitatea irabazi dute, eta folklorean, ostera, bigarren geratu dira. Horretaz gainera, publikoaren eta zuzendari onenaren saria ere lortu dute oñatiarrek. Euskal abesti onena interpretatzeagatik ere sarituak izan dira, Josu Elberdinen Segalariak kantuagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak