Javier Gil madrildarraren argazki erakusketa zabalduko dute Oñatin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko martxoaren 19a

Ilunpetan argazki taldeak antolatu du argazki erakusketa. Astelehenean zabalduko dute eta apirilaren 2ra arte egongo dira ikusgai kultura etxeko aretoan, 18:00etatik 20:00etara. Invisibles da erakusketaren gaia. Javier Gil madrildarrak egindako argazkiak dira. Argazkilaria bera erakusketaren inaugurazio egunean egongo da Oñatin proiektua aurkezten. Thailandiak bizi duen hazkunde geldiezinak sortutako arazoak jasotzen ditu formatu handiko 13 argazkitan Gilek. Aire zabalean aurpegia estalita lan egiten duten langileak ageri dira irudietan; hain zuzen, kutsadura maila handiagatik eta Asian estetikarekiko duten zaletasunagatik estaltzen dute aurpegia maskarekin langile horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak