Sutea Lizargaraten Olabarri baserritik gertu

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 15a

Sute ikusgarria piztu da Oñatin, Errekalde auzoaren gainean, Lizargaraten, Olabarri baserritik hurbil. Pinudi batean piztu da sua 13:00ak inguruan. Suhiltzaileak eta Foru aldundiko mendizainak han dira sua itzaltze lanetan. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, sua dezentekoa da, Olabarritik gertu, baina arriskutik kanpo dago, oraingoz, baserria. Lekukoek adierazi dute kea kilometroetara ikus daitekeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak