Maliko ikasleendako dirua batzeko elkartasun afaria

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 15a

Oñatiko Misio Taldeak antolatuta, egubakoitzean, hilaren 16an egingo dute Bidaurretako fraideen etxean. Maliko San elizbarrutian dagoen, Togo herriko Saint Paul ikastetxeko umeendako janaria erosteko dirua batu gura dute ekimenarekin. "Ikasleei jaten emateko lursail desberdinetan produktu ugari landatzen dituzte. Baina, iazko uzta oso txarra izan zan eta elikagairik gabe gelditu dira", esan digute.

Elkartasun afariko menua izango da: patata tortilla letxugarekin eta ura edo sagardoa. Afaldu ondoren, hitzaldia egingo du Joxan Larrañaga parrokoak. Beste lagun batzuekin Mali Elkartasuna delako proiektua abiarazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak