Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Astean basoa izan zen protagonista, eta Oñatiko herri onurako mendien inguruko hainbat datu eman zituzten:
- Oñatiko udalerriak 10.746 hektarea ditu.
- Horren %75 zuhaitzez estalita dago, eta horietatik %66 landaketak dira eta %34 basoak.
- Udalerriaren azaleraren %20 (2.146 hektarea) herri onurako mendiak dira: udalerriko jabetzakoak.
- Gehiengoa Araotz-Arantzazu inguruan kokatzen da. Lau eremu daude: Aloña zeharra (673 hektarea), Araotz-Txirikillaleku (175 hektarea), Artia (785 hektarea) eta Iturrigorri (516 hektarea).
- Herri onurako mendien artean heren bat larre edo belardiak dira eta gehienak Aloñan daude; beste heren bat pagadia (Iturrigorri) eta azken herena konifera-landaketak (Artia).