Ganbara Abesbatza 'A cappella' lehiaketan

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 15a

Aste bukaeran, Berriobeitin (Nafarroa) jokatuko den lehiaketan abestuko du beste hiru abesbatzarekin batera: Madrilgo Coro Lux Aeterna eta Vokalars eta Valentziako Grupo Coral Concordia. Folklore eta polifonia modalitateetan lehiatuko dira oñatiarrak. "Lan handia egin dugu azken asteetan, eta ilusio handiarekin goaz lehiaketara", esan digu Aitor Biainek.

Polifoniako saioan lau pieza eskainiko dituzte: Victoriaren Lauda Sion; Rheinbergerren Kyrie; Miskinisen Gloria; eta Whitacreren Sleep. Folklore modalitatean, aldiz, bost kantu eskainiko dituzte: Josu Elberdinen Izar ederra eta Segalariak; Javier Bustoren Sagastipean; Haywood-en Didn't may lord Daniel; eta Aita Donostiaren Iru txito.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak