Jose Antonio Perezek irabazi du ehiza txapelketa

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 14a

Bost eper eta fasai bat harrapatu zituen, hilaren 3an, Zanbranan (Araba) jokatuko herri mailako ehiza txapelketa. Inaki Urteaga (lau eper eta bi faisai), Francisco Rodriguez (lau eper) eta Ion Altzelai (bi eper eta fasai bat) sailkatu ziren bigarren, hirugarren eta laugarren tokietan. Guztira, 15 ehiztarik parte hartu zuten.

Pago Uso elkarteak eta Alzu dendak antolatutako txapelketa 09:30ean hasi zen. Lau ordutan eperrak eta faisaiak harrapatzen ibili ziren. Eperrek faisaiek baino puntuazio handiagoa zuten sailkapena egiterako orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak