Herriko gutxituen taldearekin lan egiteko boluntario bila

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 14a

Herriko gutxituen taldeak Bidebarrietan duen lokalaren ardura Atzegi elkarteak hartuko du aurrerantzean, eta boluntarioak lortzeko deialdia egin dute. Interesatuek bi bide dituzte informazioa eskatzeko edo izena emateko: 943 42 39 42 telefonoan Fran edo Oiharengatik galdetuta edo 688 88 40 36 telefonoan (Aitor).

"Udaletik deitu ziguten esateko lokala hutsik zegoela, eta galdetu ziguten herriko gutxituekin lan egin gura genuen. Baietz esan genuen", esan digu Atzegiko kide Oihanek. Orain, gutxituekin lan egiteko gertu dauden boluntarioak behar dituzte. Deialdia egin dute herritarren artean: 16 urtetik gorako edonor izan daiteke boluntario. "Berdin zaigu mutil edo neska, gazte edo heldu. Lan egiteko gogoa duten boluntarioak behar ditugu. Gogoa eta indarra", diote.

Antolatuko dituzten ekintzak 

Atzegiko kideek esan digute "gutxituen taldearen funtzionamendua orain arte modukoa" izango dela. "Astean hainbat egunetan elkartzen ziren lehen, eta aurrerantzean ere berdin egingo dugu. Ez dakiguna da ze ekintza egingo ditugun. Taldeko kideekin berba egin eta euren gustukoak diren ekintzak antolatuko ditugu", diote. 15 kidek osatzen dute taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak