Apirilaren 7an jokatuko da itzulia itxiko duen etapa hori Oñatin, herriko hainbat auzo zeharkatuko ditu eta tarte batzuk nahiko teknikoak izango dira, gainera. Kale Zaharren hasi eta Herriko Plazara arte, ia 19 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek (18,9).
Ibilbidea
Oñati (Kale Zaharra), San Anton kalea, Zumeltzegi, Torrealde, Errekalde, Larraña auzoa, Erbiña, ETEO, Olakua-San Lorentzo, Zubillaga auzoa, Santxolopeztegi, Etxe-Aundi, Txintxurreta, Zañartu, Lamiategi, Arregi eta Oñati (Herriko Plaza).