Natra Oñatiren partidu erabakigarria ikusteko autobusa

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 13a

Oñatiarrek, hilaren 18an, jokatuko dute EHU Arabaren kontra, Medizorrotzan, 18:00etan. Interesatuek alonamendi.saskibaloi@gmail.com, 943 78 08 10 telefonoan edo facebook-en eman dezakete izena. Autobusa 16:30ean irtengo da postetxe aurreko geltokitik. Ikusleak kamiseta gorriarekin joatea eskatu dute eta turuta, bonbo eta bestelakoak eroatea.

Estela taldearen kontra lortutako garaipenak EBAn jarraitzeko indarra eta esperantza eman dio taldeari. Dena den, Xabi Igartuaren taldeak sailkapeneko azken lekuan jarraitzen du. Mailari eusteko geratzen diren hiru partiduak irabazi behar dituzte: EHU Arabarekin eta Miguel Antonio Robledarekin etxetik kanpo jokatuko dute, eta Zornotzarekinn, Zubikoan, txapelketako azken partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak