Zapatuan egin zuten Oñatiko duatloia hainbat lagunen begitik ikusita. Batetik, Goienako argazkilari Julio Callejak ateratako erretratuak. Bestetik, Aritz Gordo arrasatearrak egindako argazkiak. Eta azkenik, Oñatiko Felix Sanchezek bideorekin egindako muntaketa ederra. Bestalde, atzo, astelehena, Harmailatik saioan lasterketan aurrean ibili ziren Ander Agirre eta Beñat Arnaiz izan ziren, eta baita lasterketako antolatzaile taldeko ordezkari Mikel Larrea ere. Gaur bertan igoko dugu saioa sarera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.