Theatrola antzerki taldeak lagun asko erakarri ditu Santa Anako emanaldira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko martxoaren 11

Donostiako Theatrola konpainiak arrakastaz estreinatu du Oñatin Gona gorriak antzezlana. Ainhoa Agirre oñatiarrak idatzi eta zuzendu du antzezlana, eta aktoreen artean Maialen Lopez de la Calle oñatiarra dago. Hortaz, lagunen eta etxekoen babesa izan dute Santa Anan.

"Gustura geratu gara egin dugunarekin. Antzezlana amaitu denean zoriondu egin gaituzte eta gustura ikusi dutela esan digute lagunek", azaldu du amaieran Agirre zuzendariak. Oñatiko lagunak bakarraik ez, kontuan hartuta antzerki taldean 14 lagun daudela, beste hainbat herrietatik ere etorri dira Oñatira: "Donostiatik, Bergaratik, Legazpitik...".

Ekainean aurkeztutako lana

Antzezlana ekainean aurkeztu zuten Contadores kulturgunean. Udako oporren ondoren urrian hasi ziren berriro ere lanean. "Manu Egaña Kultura zinegotziarekin berba egin genuen eta Oñatira etortzeko aukera sortu zen", azaldu du Agirrek. Hala, orain dela bi hilabete hasi ziren berriro ere entseguekin. "Martxoaren 8aren bueltan jarri genuen data, izan ere emakumeen inguruko istorio bat da antzezlana", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak