Mailari eusteko ezinbesteko garaipena lortu zuen Natra Aloña Mendik liderraren aurka (89-82)

Ander Monedero 2012ko martxoaren 11

Natra Aloña Mendik hurrengo urtean EBA ligan jokatzen jarraitzeko ezinbesteko garaipena lortu zuen zapatuan. Oñatiarrek mailari eusteko, seguruenik,  geratzen diren partidu guztiak irabazi beharko dituzte. Partiduaren hasieran minutu bateko isilunea egin zuten Gorka Kintana jokalariaren amaren omenez.

Lehenengo laurdenean etxekoek defentsan erraztasun asko eman zizkieten, eta markagailuan puntu bat azpitik bukatu zuten. Bigarrenean, oñatiarrek defentsan gehiago estutu zuten eta erasoan lehen zatian bezala jarraitu eta atsedenaldirako zortzi puntutako aldea lortu zuten.

Hirugarrenean etxeko taldeak zuen abantaila mantendu zuten eta azkenaren hasieran, hamabi puntuko aldea lortu zuten. Baina azken bi minutuetan kanpotarrek partidua berdintzea lortu zuten. Baina publikoaren laguntzarekin, azken minutuan etxeko taldea suspertu eta hainbeste behar zuen garaipena eskuratu zuen.

Liga bukatzeko hiru partidu

Hiru partiduetatik bi kanpoan jokatuko ditu Natra Aloña Mendik: Burgosen eta Gasteizen. Azkena, berriz, etxean jokatuko dute Zornotzaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak