Hasieratik bilatu zuten entzuleen inplikazioa, eta lortu zuten. Gitarra jolea ez zen gelditu ere egin ia kontzertu osoan; kantuetan geldialdiak jendearen erantzuna probokatuz, alde batetik bestera ere aritu zen erotuta, mahai gainera... Rock and rolla musikaz haratago doala bistan utzi zuten atzo Antton tabernan.