Deskontu handiak Oñatiko dendetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko martxoaren 10a

Txanda Oñatiko dendarien elkartea outlet-a egiten dabil egunotan. Atzo, egun guztian zehar izan zituzten euren produktuak herriko kaleetan eta gaur goizean ere horrela izango dute. Deskontu handiak jarri dituzte denboraldia bukatzeko.

Txandaren lehen azoka honetan 27 dendak parte hartu dute. Eguraldia lagun, dendaren aurrealdean jarri dituzte erakusmahaiak euren produktuekin, eta deskontuak "handiak" izan dira: %50, %70 eta %80ko deskontuak jarri dituzte.

Herritarrek gustura hartu dute Txandaren ekimena. Kaleak jendez bete dira eta jendea animatu da deskontuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak