Martitzenean, hilaren 13an, berbaldia egingo dute erretiratuen elkartean, 17:00etan; eguaztenean antzerkia ikusteko aukera izango dute. Gernikako Gure Arbola Zaharra antzerki taldeak En la solución estaba el problema antzezlana egingo du Santa Anan, 17:00etan. Sarrera doan da; eguenean bingo berezia egingo dute elkartean, opariekin, 17:00etan; eta egubakoitzean gatz museora eta Dorletara joango dira.