'Uraren bidea' erakutsiko dute Aloñako espeleologoek

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 7a

Diapositiba emanaldi bikoitza egingo dute: hilaren 14an Oñatiko kultura etxean, 19:00etan; eta hilaren 16an, Eskoriatzako kultura etxean, 19:00etan. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak azken bi urtetan burututako ekintzatan egindako erretratuak erakutsiko dituzte.

Aloña Mendiko espeleologoek azken bi urteetan egindako esplorazioak eta lanak batu dituzte diapositiba emanaldian. Esplorazioak egin dituzte Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten, eta horietan askotariko lanak egin dituzte: ur azpiko esplorazioak, eskaladak, hezurren aurkikuntza, galeria berriak... "Bi urte oso emankorrak izan dira. Lan handia egin dugu, eta orain erakutsi egingo dugu", esan digute espeleologia taldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak