Corpus bezperako lasterketarako dirua batzeko, pailazo emanaldia

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 6a

Antxintxiketan elkarteak Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior taldearen emanaldi bikoitza antolatu du hilaren 17rako: 16:00etan eta 18:00etan, Zubikoa kiroldegian. "Kirol taldea izan arren, beste ekintza batzuk antolatzeko gai garela erakutsi gura dugu. Gainera, sarrerekin baturako dirua Nazioarteko lasterketara bideratuko dugu. Izan ere, babesleak topatzeko zailtasunak ditugu", esan digute.

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior taldea ikusi gura dutenek sarrerak eros ditzakete Oñatiko Mizke eta Kiku gozoki dendatan, Arrasteko Luan, Bergarako kultura etxean eta Aretxabaletako ludotekan eta Arkupen, sei eurotan. Gainera, ikusleek opari bat jasoko dute ikuskizuna hasi aurretik.

Nazioarteko lasterketa

Pailazoen emanaldiarekin jasotako dirua ekainean egingo dute nazioarteko lasterketarako bideratuko du Antxintxiketan kirol elkarteak. "Krisiak gogor astindu du, eta zailtasunak ditugu babesleak lotzeko. Ondo etorriko zaigu dirua", diote. 

Gainera, eliteko korrikalariak lotzeaz gain, umeendako lasterketak indartu gura dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak