Hasi dute atez atekoaren gaineko informazio kanpaina

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 6a

Hilaren 5ean egin zuten lehen batzar irekia herritarrekin. ETEO zaharrean batu ziren Olakua, San Lorentzo eta Ugarkaldeko bizilagunak. Zero zabor filosofiaren nondik norakoak azaldu, eta Udalak atez atekoaren aldeko egindako hautuaren arrazoiak eman zituzten. Oñati Zero Zabor taldeko kideek eta Udal gobernuko ordezkariek herritarren galderak erantzun eta kezkak argitu zituzten. Oraindik beste bost batzar egingo dituzte. Jarraian duzue egutegia.

  • Martxoak 13, institutuko aretoan, 19:00etan. Herrigunea, Otadui Zuhaiztia, Bidebarrieta...
  • Martxoak 15, Santa Anan, 19:00etan, gaztelaniaz.
  • Martxoak 20, kultura etxean, 19:00etan. Errekalde, Moiua, Euskadi etorbidea, Bakardade Ama kalea...
  • Martxoak 21, kultura etxean, 15:00etan. Merkatariendako eta ostalariendako.
  • Martxoak 23, kultura etxean, 19:00etan. Landa eremukoendako.

Zalantzak argitzeko

Gainera, udal gobernuko kideak egubakoitzetan egongo dira udaletxean herritarren zalantzak argitzeko,  15:00etatik 19:00etara. Aurretik ordua hartu behar da  943 78 04 11 telefonoan edo partehartzea@oinati.net helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak