Bi ikastetxetan mugikortasuna aldarrikatzeko mezuak ipini dituzte. Gainera, gaur arratsaldean 15:30ean, bizikleta martxa egingo dute Oñatiko kaletan. Aurrerago Eskola Agenda 21eko hainbat ekintza egingo dituzte: zarata neurtuko dute kaletan, herritarrei inkestak egingo dizkiete, eta kutsadurak eragindako gaixotasunak aztertuko dituzte.
Balorazioa
Hilaren 16an, ekintza guztiak bukatzen dituztenean, balorazioa egingo dute ikasleek eta irakasleek, eta emaitzak udaleko eta ikasleen foroetara eroango dituzte.